XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hitzarmen hau onartzerakoan bertan jasotakoak baino egoera onuragarriagoak dituzten langileek edo taldeek egoera horiek gordeko dituzte ad personam izaerarekin.

4. artikulua. Lan auziak.

Lan izaerako jarrera gogorrak hartu aurretik, hitzarmen hau sinatu duten alderdiek Batzorde Parekidearen barruan elkarrizketaren bidea agortzeko konpromisoa hartu dute.

Bi alderdiek bere egin dute 1990eko uztailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 131. alean argitaratutako Gatazka Kolektiboak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Akordio Interkonfederala (PRECO II).

Akordio hori izango da aplikagarri hitzarmen honetako atalen eraginez lan arloan sor daitezkeen gatazkak konpontzeko bidea.

Berebat, bi alderdiek gatazka indibidualak ebazteko borondatezko prozedurara jotzeko konpromisoa hartu dute itundutako gaietan, bi alderdietako edozeinek batzorde horrek eskuhartzea eskatzen duenean.

5. artikulua. Batzorde parekidea.

1. Batzorde misto parekidea eratzea erabaki da, eta hori honela osatuko da:

Bi lagun, boto banarekin, langileen ordezkaritzan:


Estrella Regos Garabato andrea.
Mercedes Goñi Gallego andrea.

Bi lagun, boto banarekin, enpresaren ordezkaritzan:


Pedro Fernandez de Larrinoa Palacios jauna.
Jesus M. Arizmendiarrieta Mondragon jauna.

2. Batzorde parekidearen egitekoak hauetxek izango dira:

a) Hitzarmenaren testua interpretatzea.

b) Hitzarmeneko xedapenen aplikazioari dagokionean izenpetzen dutenek haren erabakira jarritako gai eta erreklamazioei buruzko behin betiko ebazpen loteslea ematea.

c) Zerbitzu bakoitzean konbenioaren aplikazio, betetze eta eraginkortasunaren maila azterketa eta txostena egitea.

3. Batzorde misto parekidearen ebazpenak bertako kideen gehiengoaren onespena jaso beharko dute.

4. Batzordeak idatziz zehaztu beharko du aurkezten duen gai zerrenda, bost eguneko aurrerapenez gutxienez.

5. Batzorde mistoaren helbidea lantegiarena bera izango da.

II. SAILKAPEN FUNTZIONALA LANBIDE KATEGORIAK